Martxoak 8

Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu iganderako

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 5a

Euskal Herriko mugimendu feministarekin bat eginez, 'Bertze mundu bat feminismotik. Zapalkuntza sistemen aitzinean: antolakuntza eta borroka' lelopean antolatu ditu ekitaldiak Malerrekako eta Bertizaranako mugimendu feministak

10:00etan elkartuko dira eta auzolan feminista eginen dute Doneztebeko eskolako futbol zelaian. Bertan gosari kolektiboa, txapa tailerra, murala margotuko dute eta aperitifa ere eginen dute. Sunbilla eta Doneztebeko batukada taldeek girotuko dute goiza. 

13:00etan Merkatu Plazara joanen dira eta handik kotxe karabana eginen dute Sarara. Saran 16:30ean aterako da manifestazioa Suharriaga parkean. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun