Hamasei bikotek parte hartuko dute txapelketan. Lehen errondan hamasei bikote ariko dira lehian. Lehen errondatik zortzi bikote sailkatuko dira, bigarren errondatik lau eta hirugarren errondatik bi bikote sailkatuko dira finalera.
Partida bakoitza hogei minutukoa edo 22 tantora artekoa izanen da.Gainera, partida bakoitzaren ondotik, bortz minutuko tartea izanen dute kirolariek kantxan berotzeko. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, 14:15ean jokatuko da finala.
Urtarrilean ireki zuten izena emateko epea eta segituan itxi behar izan zuten egun bakarreko txapelketa jokatzeko parte hartzaile kopurua bete zelako.