Martxoak 8

Trikiti bertso poteoa eginen dute ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 4a

Alazne Untxalo eta Kattin Madariaga bertsolariak ariko dira Donezteben bertsotan.

Igandean izanen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, ortziralerako trikiti eta bertso poteoa antolatu dute Donezteben. 

Alazne Untxalo eta Kattin Madariaga bertsolariak ariko dira kantuan, eta musika jotzen Ainhoa Organbide eta Iraide Agesta. 

19.30ean hasiko da poteoa Maylin ostatutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun