Mendi martxa eginen dute 11:00etan. Ez da, ordea, mendi itzuli arrunta izanen. Aurtengoa bularreko minbizi metastasikoa ikertzeko dirua biltzeko hitzordua izatea nahi dute, eta helburu horrekin, kamiseta moreak atera dituzte, 2zi lelopean. Kamisetak erreserba eginda eskatzen ahal dira; helduen kamisetak hamar eurotan eros daitezke, eta haurrenak, berriz, zortzi eurotan.
Ondotik, 14:00etan, bazkaria izanen dute eta 17:00etan Bularretik ehundutako aitortzak dokumentalaren emanaldia ikusteko aukera izanen da. Emanaldiaren ondotik, 18:30ean, merienda izanen dute eta dokumentaleko protagonistekin solasaldia eginen dute.