Doneztebeko liburutegian 27 gaztetxok osatu dute otsaileko erronka

Ttipi-Ttapa 2026ko martxoaren 2a

Koloneko minbizia ikertzen duen Saioa Garcia zientzialaria Doneztebeko liburutegian izan zen ortziralean eta hark gidatu zuen platanoaren DNA ateratzeko saioa. Denera 27 haurrek hartu zuten parte zientziarekin lotuta erronkan.

 Zientzia emakumeak argira erakusketa ikusgai dago liburutegian eta hori ikusi eta emakume zientzialariak eta beraien jarduna ezagutzeko aukera ere izan zuten parte hartzaileek. 

Hurrengo hitzordua martxoaren 27an, ortziralea, eginen dute. Poesiaren Eguna eta Korrika ardatz hartuta, poesia eta bertso emanaldia eginen dituzte parte hartzaileek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun