Otsailaren 11n izan zen Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Eguna eta horixe izanen du otsaileko erronkaren gaia. Gazan sortutako eta Nafarroan bizi den Ola Arafat zientzialariaren omenezko tailerra izanen da.
Esperimentazioaren bidez, giza gorputzetako kode sekretua ulertzeko eta zientzialari baten paperean sartzeko aukera izanen dute erronkan parte hartzen duten haurrek.
16:30ean izanen da erronka eta 45 minutuko bi txandetan eginen dute. Hamar eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduriko ekitaldia da.
Otsailaren 23tik Zientzia emakumeak argira erakusketa ikusgai dago Doneztebeko liburutegian, eta tailerra egin bidenabar, erakusketa ikusi eta bertan dagoen ginkana ere ikusiko dute parte hartzaileek.