Martxoaren 14an eginen den ospakizunerako txartelak 60 eurotan eskura daitezke eta 19:00etan Ulibeltzak elkarteko bazkideek eta bikote kideek eskura dezakete eta 19:30ean gainontzekoek
Joan den urtean salgai paratutako 108 txartelak segidan saldu ziren. Martxoaren 14an, 13:30ean Ulibeltzak elkartean hasiko da bazkaria. Musikaz eta kantuaz gain, magra, langostino egosiak mahonesarekin, ahate entsalada epela, esparrago edo zainzuri bricka onddo saltsarekin, bakailaoa piperradarekin, karrillerak eta torradak izanen dituzte, baina edariak, kafea eta kopa ere. Ohikoa denez, elkartean bertan emanen duten afari-merienda ere prezioan sartua dago.
Inguru honetako lehen kantu zaharren eguna ere Ulibeltzak elkartean egin zen 2004ko azaroan eta bertze hainbat urtez Ariztigain kanpinean eginkatu dute. Azken urteetan Dantxarinean ere egin da eta joan den urtean, Sunbillara itzuli zen.