'Zientzia-emakumeak argira' erakusketa ikusgai egonen da gaurtik martxoaren 13ra Donezteben

Otsailaren 11n ospatzen da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna eta Doneztebeko liburutegian emakume zientzialariei buruzko erakusketa egonen da ikusgai

Elhuyar Fundazioak sorturiko erakusketa da Zientzia-emakumeak argira. Erakusketak zientzia eta teknologiaren munduko emakume erreferente errealak (oraingoak eta iraganekoak, jakintza-arlo ezberdinetakoak, arrazializatuak, hasiberriak diren emakume gazteak eta bide profesional luze eta oparoak egindakoak…) hurbildu nahi dizkio euskal gizarteari eta, modu berezian, haur eta gazteei.

Doneztebeko liburutegira joaten direnek #011 ginkanan parte hartzen ahalko dute digitalki zein paperean. 

Erakusketa martxoaren 13ra arte ikusten ahalko da Doneztebeko liburutegian, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara. 

Erronka 

Hilabetero  gain bati buruzko erronka osatzen dute Doneztebeko liburutegian, eta otsailekoan emakume zientzialariak izanen dituzte solasgai. Otsailaren 27an izanen da erronka 18:00etan haurrentzat.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun