Garai bateko sekretarioaren etxean zaharberritze lanak egin eta Uhaldeko lehen solairuan ireki zituzten Zubietako udal bulegoak joan den urteko sanferminetan. Beheko solairuan, berriz, mediku kontsulta egiteko lanetan ibili dira, Elecnor enpresakoak hemen ere. Behar beharrezkoak diren konexioak jarri eta, azkenean, lanak bukatu eta otsailaren 12tik hasiak dira kontsulta pasatzen.
Eraikin osoaren zaharberritze lanen aurrekontua 258.777,96 eurokoa (gehi BEZa) izan da. Azken urte eta erdian, 2024ko ekainaren 16tik, eskolan egin dute kontsulta. Beraz, udal bulegoak eta osasun kontsulta eraikin berean daude orain.