Poliki-poliki badoa aurrera aurtengo mozorro festa, eta Ezkurran ere jarri dute inauteak ospatzeko eguna: larunbat honetan, otsailaren 21ean, izanen da.
Goizean, 10:00etan geldituko dira eta etxez etxe kalejiran abiatuko dira, trikitilariekin batera. Arratsaldean kalejiran segituko dute, herrian etxez etxe ibiliz, eta aldi berean, 16:00etan futbol ligaxka jokatuko dute herriko frontoian. Ondotik, indarrak hartzeko, txokolatea banatuko dute meriendatzeko. Eguna borobiltzeko, gauean triki-bertso afaria eginen dute. Iker Zubeldia eta Aitor Mendiluze izanen dira bertsolariak, eta Ekiñe Mindegia eta Irati Mindegia trikitilariak.