Biei irabazi dien Ansa II.ak finalean izanen da eta larunbateko irabazlea izanen du arerio
Galarretan larunbatean 15:15ean hasiko den jaialdiko bigarren partida finalerdiko partida zuzena dela erran daiteke, irabazleak zuzenean lortuko baitu finalerako sailkatzea. Jaialdiko lehen partidan, Ansa II.a eta Aritz Zubiri goizuetarra, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Azpirozen kontra ariko dira. Hirugarren partidan, azkenik, Aiestaran VII.a eta Larrañaga, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aiestaran VI.aren kontra ariko dira.