Ortzirale honetan, otsailaren 20an, Urrozko Herriko Ostatuan eginen duten afariarekin hasiko dituzte inauteak. 21:00 aldera afaltzeko bilduko dira.
Hala ere, larunbata izanen da inauteetako egun handia. Alde batetik, gazteak, urtero bezala, baserriz baserri eskean ibiliko dira, eta haurrak, berriz, herrian geldituko dira eta han emanen dute buelta. Eguna borobiltzeko, arratsean afaria eginen dute ostatuan.