Ortziraleko eskearen ondotik, larunbatean desfilea egin zuten herriko karriketan. Mozorro koloretsuak atera zituzten doneztebarrek: San Valentinen bueltakoak, Kung Fhu pandako hartza, Edurnezuri eta ipotxak, usoak... Sormenik eta bestarako gogorik ez dutela falta demostratu zuten berriz ere