Apirilaren 11n eginen den Sunbillako hirugarren mendi duatloirako izena eman daiteke dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 12a

6 kilometro eta erdi lasterka eta 16 kilometro mendi bizikletan egin beharko dituzte apirilaren 11ko proban.

Sunbillako III. mendi Duatloia eginen dute apirilaren 11n, 16:00etan hasita, Ulibeltzak elkarteak antolatuta. Dagoeneko izena emateko aukera zabalik dago webgune honetan, apirilaren 6ko gauerdira bitarte. Kirolariek 6,5 kilometro lasterka (300 metroko desnibel positiboa) eta 16 kilometro mendi bizikletan (800 metroko desnibel positiboa) egin beharko dituzte.

6,5 kilometro lasterka eta 16 kilometro mendi bizikletan egin beharko dituzte kirolariek

Antolatzaileek diotenez, martxoaren 16a baino lehen izena ematen dutenek kamiseta zoragarri bat izanen dute opari. Proban banaka (25 euro) edo erreleboka (35 euro) eman daiteke izena. Gehieneko parte hartzaile kopurura ailegatzen ez bada (150 kirolari), egunean berean ere izena emateko aukera izanen da. Kasu honetan, bakarka parte hartzen dutenek 30 euro ordaindu beharko dute eta erreleboka izena ematen dutenek 45 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun