Baztan, Bortziriak eta Malerrekako GKSk antolatutako kirol proban izena eman daiteke dagoeneko
Apirilaren 25eko lasterketa 09:30ean abiatuko da Elgorriagako plazatik eta, behin proba akituta, bazkaria ere plazan eginen dute 14:00etan. Lasterketaren prezioa 15 eurokoa da eta labur.eus/mendaur26 loturan eman daiteke izena. Lasterketa eta bazkaria nahi izanez gero 20 euro ordaindu beharko da eta bazkarira bakarrik ere apunta daiteke 15 euroren truke. Txartelak Elgorriagako ostatuan edo mendaurkolaisterketa@gmail.com helbide elektronikoan.
Joan den urtean egin zen lehen aldiz proba hau (Mendaurko apustua izenarekin) eta, beraz, iazko irabazleek paratu zituzten probako markak. Gizonezko irabazleak, Mikel Alzuri Apezetxeak, 46 minutu eta 23 segundo behar izan zituen igoera burutzeko eta emakume irabazleak, Alaitz Olano Sotilek ordubete, 9 minutu eta 30 segundo. Ea denbora horiek hobetzeko gai den norbait aurten!