Asteburu honetan Tafallan jokatutako hiru probetan nagusitu da
Ander Larraburuk, kategorian lehen urtea izan arren (joan den urtean Espainiako txapeldun eta Espainiako kopako irabazle ere izan zen kadete mailan), ez zien aukerarik eman bertze txirrindulariei eta hiru probak (kanporatze-proba, scratch-a eta puntuazioa) irabazi zituen, Nafarroako txapeldunaren maillot gorria eta urrezko domina eskuratzeko.
Zilarrezko domina Oier Pagolak (Quesos Albeniz) eskuratu zuen eta brontzezko domina Jorge Cuestak (Rotxabikes).