Inauteak 2026

Doneztebeko inauteak ospatuko dituzte ortzegunetik larunbatera

Doneztebeko gazteak eskean iaz.

Inaute giroan murgilduko dira Donezteben aste honetan. Ortzeguneko gazteen afariarekin hasiko dira inauteak eta larunbateko desfilearekin bukatuko

Otsailak 12, ortzeguna

20:00etan poteoa inauteak hasteko. 22:00etan afaria herriko ostatuan Gazte Burrunbak antolatuta. 

Otsailak 13, ortziralea

08:30ean Gazte Burrunbak antolatuta gazteak eskean aterako dira baserriz baserri. Baserrietatik bueltan, herriko hainbat lekutan ere ariko dira eskean. 13:00etan Zazpigurutzen, 14:00etan Elizagibelan, 15:00etan Karrika Nagusian, 16:00etan Intzakardin eta 17:00etan Mourgues karrikan. Ondotik, ostatuetan barna karrikabuelta eginen dute karropoteoarekin. 11:00etan San Miguel eskolako ikasleen karrikabuelta herrian barna. 17:00etan haurrentzako jokoak eta karetak margotuko dituzte. 18:00etan txokolate jatea. 18:30ean Just Dance dantzatzeko jokoa. 

Otsailak 14, larunbata

16:30ean desfileko parte hartzaileak Aparanen elkartuko dira desfilerako prestatzeko. 17:00etarako hasiko da desfilea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun