Ansa II.ak Juanenea jipoitu du Masterseko hiruko ligaxkako lehen partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 9a

Ez zuen egunik onena izan Juaneneak eta zortzi tanto bakarrik egin zizkion Ansari.

Oriamendik azken aldiz antolatuko duen erremonteko Masters txapelketako kanporaketen ondotik hiruko ligaxka abiatu da larunbat honetan Hernaniko Galarretan. Hain zuzen, azken kanporaketan Azpiroz mendean hartu zuen Ansa II.a eta Aritz Juanenea izan dira aurrez aurre eta urnietarrak 30-8 menpean hartu du saldiastarra.

Urnietarrak 30-8 menpean hartu zuen saldiastarra larunbatean Galarretan

Markagailuak erakusten duenez, partiduak ez zuen ia historiarik izan. Ansaren nagusitasuna erabatekoa izan zen, bere mailatik urrun aritu zen Juanenea itxuratu gabe baten aurrean. Ansak hamabost tanto egin zituen saketik eta hamalau piloteoan Juanenearen akats bat gehituz. Saldiaskoak zazpi tanto egin zituen piloteoan eta bat saketik.

Jabalera nagusitu zaio Ezkurrari hirugarren partidan

Larunbateko Hernaniko Galarretan jokatutako jaialdiko lehen partidan, Aiestaran VII.ak eta Eskuderok 2-1 irabazi zieten Deskargari eta Aiestaran VI.ari (13-15, 15-13 eta 8-2). Masterseko ligaxkako buruz buruko partidaren ondotik, hirugarren partidank Aimar Jabalera doneztebarrak eta Barrenetxea IV.ak 2-0 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Larrañagai (15-7 eta 15-10)

Hiruko ligaxkako bigarren partidua otsailaren 14an jokatuko dute Ansa II.ak eta Barrenetxea IV.ak, 16:30etatik aitzinera eta ligaxka otsailaren 21ean bukatuko da, Barrenetxearen eta Juanenearen arteko partidarekin, 15:15ean hasiko den jaialdiarekin. Ligaxkako bi lehen sailkatuek jokatuko dute finala otsailaren 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun