Juaneneak eta Ansak jokatuko dute masters txapelketako hiruko ligaxkako lehen partida larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 6a

Aritz Juanenea eta Imanol Ansa, 2025eko buruz buruko txapelketaren finalerdian. Orain, Masters txapelketako

Oriamendik azken aldiz antolatuko duen erremonteko Masters txapelketako kanporaketen ondotik hiruko ligaxka abiatuko da larunbat honetan Hernaniko Galarretan. Hain zuzen, azken kanporaketan Azpiroz mendean hartu zuen Ansa II.a eta Aritz Juanenea saldiastarra izanen dira aurrez aurre jaialdiko bigarren partidan. Barrenetxea IV.a izanen da hiruko ligaxkako hirugarren erremontista.

Ezkurra II.a eta Jabalera aurrez aurre jaialdiko hirugarren partidan

Larunbatean 16:30ean Hernaniko Galarretan hasiko den jaialdiko lehen partidan, Aiestaran VII.a eta Eskudero, Deskargaren eta Aiestaran VI.aren kontra ariko dira. Masters-eko ligaxkako buruz buruko partidaren ondotik, hirugarren partidan, Aimar Jabalera doneztebarra eta Barrenetxea IV.a, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Larrañagaren kontra ariko dira.

Hiruko ligaxkako bigarren partidua otsailaren 14an jokatuko dute, 16:30etatik aitzinera eta ligaxka otsailaren 21ean bukatuko da, 15:15ean hasiko den jaialdiarekin. Ligaxkako bi lehen sailkatuek jokatuk dute finala otsailaren 28an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun