Inauteak 2026

Beintza-Labaienen ere inauteak dituzte ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 5a

Iazko inauteetan Beintza-Labaienen hartutako irudia.

Ortziralean, otsailaren 6an, Ittur Ondo elkartean afaria eginez emanen diete hasiera inauteei.

Biharamunean, larunbatean, goizean, gazteak puskak biltzen ibiliko dira Labaienen. Eguerdian elkartera joanen dira bazkaltzera, eta haurrek eta gurasoek ere urteroko bazkaria elkartean eginen dute. Arratsaldean, denak elkarrekin, Beintzan barna ibiliko dira puxkak biltzen etxez etxe. Eguna borobiltzeko, gauean afaria izanen dute Ittur Ondo elkartean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun