Inauteak 2026

Donamariarrek ortziralean eta larunbatean ospatuko dituzte inauteak

Ttipi-Ttapa 2026ko otsailaren 5a

Joan den urtean, Donamariako inauteetan ateratako argazkia.

Ortziraleko bazkariarekin emanen diete hasiera donamariarrek inauteei, eta larunbatean segituko dute. 

Ortziralean, gazteak herriko ostatuan bazkaltzeko bilduko dira eta arratsaldean etxez etxe ibiltzeko asmoa dute. Arratsean berriz mahaiaren bueltan bilduko dira, ostatuan afaltzeko, eta ondotik besta giroan segituko dute. 

Larunbatean, herritarrek bazkaria eginen dute herriko ostatuan eta bitartean, gazteak etxez etxe ibiliko dira. Nahi duenak ostatuan izanen du besta egiten segitzeko aukera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun