Urari buruzko kontuak landu dituzte Doneztebeko liburutegian

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 30a

'Sei hilabete, sei erronka' proiektuaren barrenean, hogei haur bildu ziren atzo ilbeltzeko erronka osatzeko. 

Ura izan zuten atzoko erronkako gaia. NILSAko teknikari bat bertaratu zen Doneztebeko liburutegira eta gaztetxoek hainbat galdera eta proposamen egiteko aukera izan zuten. Bertzeak bertze, plastikoaren kutsadurari aurre nola egin, eta, uraren garrantziaz aritu ziren. Hitzordua borobiltzeko kamisetekin poltsak egin zituzten.

Hogei lagun bildu ziren, eta gustura aritu ziren. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun