Goizean, 08:30-09:00 aldera gosaltzeko bilduko dira, eta ondotik, etxez etxe eskean ibiliko dira Joxe Angel akordeoilariarekin batera. Goiza etxez etxe pasatu ondotik, 14:00 aldera bazkaltzera joanen dira elkartera, eta arratsaldean, herriko beheko aldean segituko dute eskean. 21:00etan berriz mahaiaren bilduko dira eta elkartean afalduko dute. Afalondotik musika izanen dute Joxe Angelekin.