2023an abiatu zuten eskualdeko udalek adimen desgaitasuna dutenendako eguneko egoitzaren proiektua Oronoz-Mugairiko Zunda etxean. Proiektuak aitzinera segitzen du, eta orain horren inguruko informazio bilera eginen dute Donezteben. Bertan parte hartuko dute udal ordezkariek, familiek eta desgaitasuna duten pertsonekin lan egiten duten erakunde, profesional eta ikastetxeek.