Honakoak dira parte hartzaileek bete beharko dituzten araudiak:
- Ibilbidean arazorik ez izateko, gehienez hiru metroko zabalera eta 4,80 metroko altuera izan beharko dute karrozek.
- Karroza bakoitzak ordezkari baten izena eta telefono zenbakia eman beharko ditu udaletxean otsailaren 10a baino lehen.
- Karrozetan erabilitako ibilgailuek asegurua izan beharko dute eta indarrean dagoen trafiko araudi bete beharko dute. Partaideak karroza gainean ibilbide barrenean bakarrik ibiltzen ahalko dira.
- Desfilea 16:30ean aterako da Aparango industriagunetik. Horretarako, 16:00etarako karroza denak han egon beharko dira. Haurren karrozak desfilearen hasieran joanen dira.
- Karrozan beti norbait egon beharko da.
- Ibilbidetik kanpo eta ibilbide barrenean antolakuntzari kasu egin beharko zaio. Zerbait pasatuz gero, udala ezin izanen da kargu egin eta karroza bakoitzaren ardura izanen da.
- Karrozaren gidaria adi eta arduratsu ibili beharko da ibilbide guztian, trafiko arauak errespetatuz.
- Sortzen den zaborra karrozan gorde beharko da eta ezin izanen da kristalezko botilarik eraman sortzen den arriskuagatik.
- Karroza guztiak 20:00etarako erretiratu beharko dira.
Arau horiez gain, Merkatarien karrikan dagoen aldamioa dela eta, ohartarazi dute, karrozak ezin izanen direla geldirik egon aldamioak dauden eremuan, eta gelditzekotan, eremu horretara ailegatu baino lehenago gelditu beharko direla.