Amezketan igande eguerdian jokatutako partidan, Goiuri Zabaleta ordezkatu zuen Aldairekin batera, 10-22 galdu zuen Ruiz de Infanteren eta Mendizabalen kontra
Elite mailako lehen partidako bi bikoteak, Etxegarai-Capellan eta Ibarrola-Erasun, aitzinetako jokatutako bi partidak galduta heldu ziren. Aurrelari uhartearra eta Zizurkilgo atzelaria izan dira presio hori hobekien kudeatu duten pilotariak eta arnasa eman dieten garaipena eskuratu dute (22-11). Etxegarai-Capellani gauzak aunitz zaildu zaizkie finalerdietan egonen diren lau onenen artean egoteko.
Borroka horretan egoteko garrantzitsua izanen duten puntua eskuratu dute Ruiz de Infantek eta Mendizabalek ere, Goiuri Zabaleta ordezkatu zuen Aldairi eta Nahia Bertiz sunbildarrari 22-10 irabazita. Emaitza honekin, bi bikoteak sailkapen nagusian berdinduta gelditu dira, partida bat irabazi eta bertzea galduta.
Binakako txapelketa Nagusiaren hurrengo jardunaldia otsailaren 1ean jokatuko da Durangoko Ezkurdi pilotalekuan.