Inauteak 2026

[ARGAZKIAK] Karrozen desfile ikusgarriak borobildu ditu Sunbillako inauteak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 26a

Ortziralean abiatu ziren Sunbillako inauteak. Goizean ttikienak izan ziren protagonista eta gazteek ere egin zuten puska biltzea auzoz auzo. Ortzirale gauean Ulibeltzak elkartean 102 elkartu ziren emakumeen afarian. Afari ederra izan zuten. Ondotik zozketak izan zituzte eta horien saridunak, Josune Andueza, Juanjo Petrirena, Itziar Aranbillet eta Marta Petrirena izan ziren. Ondotik izugarrizko giroa Iñaki DJ-aren eskutik.

Argazkiak: Maider Petrirena eta Juan Mari Ondikol

Ortziralean 102 emakume elkartu ziren afarian eta larunbatean herrian eskean ibili ziren gazteak

Hurrengo egunean, larunbatean, gazteak herrian eskean ibili ziren. Haur eta gaztetxoek DJ J&J-aren eskutik, Ulibeltzak elkartean izugarrizko giroa jarri zuten. Etorkizun ederra dago.

Karrozen desfile ikusgarria

Asteburua ezin hobeki akitzeko,egun handia izan zen igandea. Goizeko seietatik aitzina, Ulibeltzak elkartean izugarrizko mugimendua izaten da. Talde batek gaztainak erretzen dituen bitartean, bertze talde handi bat taloak egiten aritzen da. Aipatzekoa, bezperan, larunbatean, salda egiten ere talde ederra elkartzen dela. Elkartasun ederraren emaitza, karrozen desfileko hiru lehen karrozak ematen dituzten osagaiengatik. Lehenengo tortilla (150 dozena arroltze), bigarrenean salda (500 litro) eta hirugarrenean, gaztainak (80 kilo), taloa gaztarekin (500 bat talo) eta ardoa (125 litro). Hauen segidan, Barañaingo Igandea Txaranga bertze urte batez giroa jartzen eta horien gibeletik herritarrek bertze urte batez egindako lan izugarriak ikusleek disfrutatu zezaten.

Picapiedra eta Pablo Marmol atseginen autoa zetorren, Izarne Agesta eta Aiara Apezetxearen eskutik. Ondoren, Sunbilla Jurassic Park bihurtu zen, dinosauroz bete baitzen, Tyrannosaurus rex 'birziklatua' barne. Gero, Gargamelek etengabe harrapatzen zituen Pitufo edo Pottoki iheskorrak, gelditu gabe korrika egiten zutenak, baina espetxean akitzen zutenak.

Familia oso bat dantzan eta 50 Rok eta Rolez gozatzen ari zen, Rock & Rolleko klasikoekin bolumen osoan, eta haien atzetik Peacheko gaztelua zetorren, Super Mario Brosen Bowser gaiztoarekin eta Nintendoren joko ezaguneko pertsonaia gehienekin. Aliceren oroitzapena ere izan zen, sunbildar gazte talde baten eskutik. Haien atzetik, Red Bull-eko gizon txoriak zetozen, egitura batetik bestera hegan zihoazen muntaia bat, bertaratutakoak ustekabean harrapatu zituena. Paraxutista aditu bat hegal-jantzi bat erabiliz (wingsuit), beso eta hanka artean mintzak erabiliz diseinatua abiadura handian planeatzeko, sarritan 300 km/h-ko abiadura gaindituz.

Sunbildarrak Rociora joan ziren giro ederrean eta dantza egiteari utzi gabe, kuadrilla txiki bat Bestaz Besta (De fiesta en fiesta) bere tiropitxonarekin, beste gazte talde bat bere baserriaz fidatzen zen, Glam gorila iristen zen eta desfilatzen azken bi karrozak arras erlijiosoak izan ziren, Jangoikun biajia (El viaje de Dios) eta azken afaria Azken Bazkaria (Azken bazkaria) bihurtu zen.

 

Sarien zozketa

Ibilbidea akitzean ekaitza hasi zen, baina ez zuen eragotzi desfilea normaltasunez bukatzea. Plaza inguruan, beti bezala, zozketaren zenbakiak atera dira. Lehena, Salvador Elizaldek eraman du (6.115 zenbakia), bigarrena Endika Soriak (7.317 zenbakia), hirugarren zenbakiko (3.673 zenbakia) sariduna momentuz ez da atera, eta igandera bitarteko epea izanen du saria eskuratzeko. Laugarrena, berriz, Irene Gastezubiri egokitu zaio (6.591 zenbakia). Hortik inauteei bukaera ezin hobea emateko, Ulibeltzak elkartean 102 lagun bildu dira bazkari handi batekin indarberritzeko. Ondotik txarangak jo du eta jarraian Lucianoren eskutik giro ezin hobea izan da. Asteburu ezin politagoa izan da. Eskerrak eman egun eder hauek egiteko antolatu eta laguntzen duten guztiei. Izugarria da egiten den lana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun