Inauteak 2026

Sunbillako karrozen desfilea ikustera doazenei argibideak eman dizkie udalak

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 22a

Igandeko karrozen desfilearen antolaketa egoki eta seguru bat bultzatu nahian, herritar eta bisitariei hainbat ohar jakinarazi dizkie Sunbillako Udalak.

Igande goizean, hilaren 25ean, Sunbillarako sarbidea N-121-A errepideko iparraldeko sarreratik izanen da, Irun aldetik, baita Iruñea aldetik etortzen direnentzako ere.

Foruzaingoaren aginduak jarraituz, kotxeak Itturburu ostatua zenaren gainean hasi eta Behobiako bidegurutzeraino aparkatzen ahalko dira. N-1210 bidean kotxea uzteko aukera izanen da, baina 14:30erako erretiratu beharko dira. Gainera, Latsako bizkarrean trenbiderako sarrera itxita egonen da kotxeentzat. Bertan kotxeak utzi eta oinez joateko aukera izanen da. Udalak, «Foruzaingoaren eta boluntarioen azalpenak kontuan hartzeko» eskatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun