San Anton eguna ederra izan da aurten ere Zubietan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 21a

San Anton baselizan meza aditu zuten zubietarrek.

Garai bateko distirarik gabe, baina ederki joan zen San Anton eguna Zubietan ere. Iragarri bezala, meza eta hamaiketakoa izan zuten baselizan eta txokolate beroa eskaini zuen udalak eta Hauspolariek taldeak musika jarri zuen estalpean.

Meza ondotik hamaiketakoa ere izan zuten baselizan.

Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa ere jokatu zen. Zazpi bikoteren artean, Jexux Santesteban eta Josetxo Elizalde izan ziren txapeldun, finalean Xabier Bendoirori eta Juanjori irabazita. Irabazleak izanen dira herriko ordezkari Nafarroako finalean.

Jexux Santesteban eta Josetxo Elizalde nagusitu ziren Euskal Herriko mus txapelketako Zubietako kanporaketan eta beraiek izanen dira herriko ordezkariak Nafarroako finalean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun