Ortziraleko afariari eta ondotik egindako bestari gogor eginez, larunbatean, ordu gutti batzuk lo eginda, gosariarekin indar pixka bat hartu genuen. Ondotik, herriari buelta eman genion etxez etxe puxkak bilduz, eta jan-edanean. Buelta Mikel eta Aitziber Maia anai-arreba akordeiolariek girotu zuten eta euria egin zuen arren, herritar dezente bildu zen.
Ilunabar aldera, herritar guziak musikariez mozorrotu eta ostatua karaoke batekin girotu zuten. Musikari bakoitzak bere kanta kantatu zuen. Eguna ongi akitzeko, herriko ostatuan afaldu eta bingo akordeoi-musikatua izan zen, eta gauean bestarekin segitu zuten DJarekin.
Azkenik, igandean, gosaldu ondotik, txartelen zozketa egin zuten, baita mozorro hoberenaren txapelketa ere. Herriko dantzariek sorpresa ederra eman ziguten mozorro eta dantza berezi batekin plaza guzia alaituz. Aurtengo inauteei bukaera ona emateko, luntxa izan zen eta arratsaldean, mus txapelketa jokatu zuten.