Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde 1.700 euro bildu dituzte Donezteben

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 20a

Joseba Legarra (Erreka kirol elkartea), Lorea Telletxea (Erreka Guraso Elkartea) eta Juan Telletxea (Doneztebeko udal zinegotzia), Esklorosi Anizkoitzaren Elkatearendako 1.700 euroko txekearekin.

Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen alde eguberrietan Donezteben antolatutako ekintza solidarioek 1.700 euroko emaitza izan dute. Doneztebeko Udala, Erreka Guraso Elkartea eta Erreka Kirol Elkartea elkarlanean aritu dira, eta bildutako dirua osorik elkarte horretara bideratuko da. «Eskerrik asko bihotzez parte hartu duzuen guztioi», diote antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun