Larunbatean 30-27 irabazi zion Aldaberi eta datorren larunbatean Azpiroz izanen du arerio
Partida piloteatua eta bizia izan zen, baina azkenean Ezkurra II.aren tantoak egiteko gaitasuna eta bere sakea erabakigarriak izan ziren. Aldabek huts gutxiago egin zituen, baina piloteoan eta sakearekin ere tanto gutxiago egin zituen. Ezkurrak sei tanto egin zituen saketik. Aldabek, berriz, hiru. Gainera, 26-23 zirela Aldabek saketik falta erabakigarria egin zuen.
Partida berdinduta hasi zen hamarnako berdinketa arte. Orduan Josetxo Ezkurrak abantaila hartu zuen eta zortzi tantoko aldea ere izan zuen (20-12). Baina Aldabek ez zuen amore eman eta hiru tantora hurbildu zen (23-20). Aipatu bezala, 26-23 zirela Aldaberen akatsa etorri zen.
Ezkurrak bederatzi tanto egin zituen bi paretetara eta Aldabek bortz.
Datorren larunbatean Ezkurrak Azpiroz izanen du aurkari Master txapelketan eta irabazleak Ansa II.a izanen du esperoan, hiruko ligaxkarako txartelaren bila.