Ailegatu da mozorroak armairutik ateratzeko tenorea. Malerrekan inauteak ospatzen goiztiarrenetako batzuk elgorriagarrak izanen dira, asteburu honetan izanen baitituzte.
Ortziralea, urtarrilak 16
20:00etan herriko trikitilariekin herrian barna buelta emanen dute eta 21:00etan herriko ostatuan afaria eginen dute.
Larunbata, urtarrilak 17
09:00etan gosaldu ondotik, 10:00etan puxkak biltzera joanen dira Mikel Maia akordeoilariarekin. 18:30ean besta tematikoa hasiko da, munduko abeslariak gaitzat hartuta. Eguna borobiltzeko, mahaiaren bueltan bildu eta 21:00etan afaria eginen dute herriko ostatuan.
Igandea, urtarrilak 18
10:00etan gosalduta, 12:00etan mozorroen lehiaketari emanen diote hasiera, eta horrekin batera, txartelen zozketa eginen dute. 13:00etan luntxa izanen da, eta inauteak akitzeko, 16:00etan mus txapelketa.