Asteartean jokatutako lehen partidan, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak 30-20 irabazi zion Larrañagari eta Jabalerak ez zuen jokatzerik izan lan arazoengatik
Zazpi jaialdi antolatu dira, finalaren aitzinetik, eta lehenengo lau jardunaldiak kanporaketak izanen dira. Kanporaketekin indar gehiago izanen du txapelketak. Gainera, lehenengo bi kanporaketak aurkezpenaren ondotik jokatu dituzte. Ezkurra II.ak 30-20 irabazi dio Larrañagari eta Jabalerak, lan kontuengatik jokatu ezin izan duenez, 30-0 irabazitzat eman diote Aldaberi.
Bigarren jardunaldia larunbatean, urtarrilaren 17an jokatuko dute, beraz, Ezkurra II.ak Aldaberen kontra. Urtarrilaren 24an jokatuko da hirugarrena Azpiroz eta behetik datorren erremontistaren artean eta kanporaketak urtarrilaren 31n bukatuko dira Ansa II.a eta urtarrilaren 24ko garailearen arteko partidarekin. Kanporaketen jardunaldi guztiak 16:30ean hasiko dira.
Kanporaketen ondotik sailkatutako erremontista hiruko ligaxkan sartuko da eta bertan Aritz Juanenea saldiastarra eta Barrenetxea IV.a izanen ditu lehiakide.
Ligaxka otsailaren 7an hasiko da, 16:30ean iragarri den jaialdian. Bigarren partidua otsailaren 14an jokatuko da, 16:30etatik aitzinera eta ligaxka otsailaren 21ean bukatuko da, 15:15ean hasiko den jaialdiarekin.
Ligaxkan bi lehen