Ipuin tailerra eginen dute Doneztebeko liburutegian asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 13a

Litercreate literatur jaialdiaren barrenean, aurten haurrentzako Litercreate Txiki jaialdia eginen dute. Horren barrenean, Doneztebeko liburutegian haurrentzako eta beren familientzako ipuin tailerra izanen da asteazkenean, urtarrilaren 14an. 

Zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei eta beren senideei zuzenduriko tailerra izanen da, eta bertan haurrek ipuin bat idazteko prozesuan parte hartuko dute. Bihar, asteazkena, izanen da 17:00etan euskaraz.

Tailer honetaz aparte, asteartero hiru urte bitarteko haurrentzako Ipuin Txokoa izaten da liburutegian. 11:00etatik 12:00etara izaten da hori eta Haizea Loira Matxiñenak gidatzen du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun