Doneztebeko Binakako Emakumezkoen Frontenis Txapelketa martxoaren 7an jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 8a

Lehen edizioan parte hartu zuten kirolariak.

Urtarrilaren 31n akituko da txapelketan izena emateko epea eta bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu.

Doneztebeko Binakako Emakumezkoen Frontenis Txapelketa eginen dute bigarren aldiz. 2024ko eguberrietan egin zuten lehenengoz eta arrakasta ikusita, bigarren edizioa martxoaren 7an eginen dute, larunbata. Doneztebeko frontoian eginen dute, eta goizean goiz hasi eta eguerdira arte jokatuko da. 

Urtarrilaren 31n akituko da txapelketan izena emateko aukera, eta horretarako 616 87 39 84 zenbakira mezu bat bidali beharko da parte hartzaile bakoitzaren izen-abizenekin eta hamar euroko ordainketa bat egin beharko da Bizum bidez bikote bakoitzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun