Errege bezperak xarma berezia du, Zubietan bezalaxe, Aurtizen eta Iturenen ere. Aurten ere joare soinuak entzun dituzte Aurtizko eta Iturengo karriketan, eguberriak agurtu eta inauteriei begira jartzeko. Arratsaldean herriko ttikienak karriketan aritu ziren joareak astintzen, eguraldi hotzarekin. Gauean, berriz, helduenek hartu zuten lekua, elurpean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.