[ARGAZKIAK] Sunbillan ere geldialdia egin dute Hiru Errege Magoek

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 7a

Hotz handiarekin egin zieten harrera Sunbillan urtarrilaren 5ean Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei. 

Testua eta argazkiak: Maider Petrirena

Urteroko ibilbidea eginez, Itturburun barna herrira hurbildu ziren, kale nagusitik segituz, zubi zaharrean barna goiko auzora joan ziren. Bertatik, Harbiztiko pisuetatik pasatuz leku eder karrikara ailegatu ziren, handik elizarako bidea hartuz. Ibilbidean zein eliza atarian ume, gazte nola helduak esperoan zeuden.

Elizara ailegatu eta hiru erregeek, jaiotza biziduneko haurtxoari agurra egin zioten. Ondotik, meza izan zen. Akitutakoan, eskutitzak, musuak, argazkiak, .... Denetarako tartea izan zen.

Guzti hauen ongietorriak posible egin duten guztiei eskerrak aunitz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun