Aloña Aioroa, Nafarroako selekzioarekin jokatzen.
Abenduan Nafarroako 16 urtez beheitiko futbol selekzioarekin ibili da berriro ere abenduan Aloña Aioroa Goñi iturendarra Extremadurako La Zarza herrian. Espainiako autonomia arteko futbol txapelketako lehen faseko bi partida jokatu zituzten, Gaztela Mantxako eta Extremadurako selekzioen aurka. Lehengo taldearen aurka irabazi egin zuten eta bigarren taldearen aurka berdindu eta, oraingoz, beraien multzoan lider dira. Bigarren fasea martxoan jokatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.