[ARGAZKIAK] Doneztebeko XIII. eguberrietako futbito txapelketa Ultzamara

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 5a

Doneztebe Futbol Taldeak hamahirugarren aldiz antolatutako eguberrietako txapelketa arrakastatsua izan da oraingoan ere, hamasei taldetan banatutako 200 jokalari ingururekin. Abenduaren 31an akitu zen txapelketa eta, finalean, Ultzamako Galacteos de Goshua taldeak 8-4 irabazi zion Doneztebeko Bozka Juniors taldeari, izugarrizko partida jokatu ondotik. Hirugarren posturako lehian, Doneztebeko El Barrio taldea nagusitu zitzaion Doneztebeko Carnicería Elorza taldeari.

Sari indibidualak

Txapelketa irabazteaz gain, bakarkako sari gehienak ere Ultzamako taldeko jokalarientzat izan ziren. Txapelketako jokalari onena (MVP) Tasio Zunzarren (Galacteos de Goshua) izan zen; txapelketako atezain onena Oier Echeverria (Galacteos de Goshua); finaleko jokalari onena Haritz Senosiain (Galacteos de Goshua) eta txapelketako pitxitxia Pio Garcia (El Barrio).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun