Ohiturari eutsiz, hotzari aurre eginez, errege bezperan joareak eta ardi bizkar-larruak ganbaretatik atera eta astindu dituzte Zubietan (bideoan), Iturenen eta Aurtitzen bezalaxe. Zubietan, goizean goiz koxkorrenek joareak paratu eta bordetara bisita egin dute. Ondotik, herrira jaitsi eta txikienekin herriko etxeak bisitatu dituzte, eskearekin batera. Eguerdi partean, berriz, koxkorrek beste aldeko bordetara bisita eginez bukatuko dute eskea. Gauean eta goizeko ordu txikietan, nagusienen txanda izanen da eta hauek herri batetik bertzerako bisitak ere eginen dituzte. Bideoa: Izaskun Zubialde
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.