Mendaur institutuko ikasleen zozketako zenbaki saridunak jakinarazi dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 5a

Mendaur institutuko laugarren mailako ikasleek antolatu dute zozketa.

Ikasbidaian joateko dirua ateratzeko zozketa egin dute Doneztebeko Mendaur institutuko laugarren mailako ikasleek eta jakinarazi dute zein diren zenbaki sarituak. 

Lehenengo saria Donamariako Bentan bi lagunentzako afaria izanen da eta 2.501 zenbakia duen txartelaren jabearentzat izanen da. Bigarren saria 0.122 zenbakia duen txartelaren jabeak hartuko du eta saski handia izanen da. Hirugarren saria, berriz, 2841 zenbakiarentzat izanen da eta saski ttikia hartuko du saritzat. 

Saridunek hamar eguneko epea izanen dute saria biltzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun