Odola emateko unitate mugikorra Donezteben izanen da ortzegunean, ortziralean eta astelehenean

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 6a

Urtarrilaren 8an, 9an eta 12an odola emateko unitate mugikorra Donezteben izanen da osasun etxean. Ortzegunean 17:00etatik 21:00etara ematen ahalko da odola, ortziralean 09:30etik 13:15ak arte eta astelehenean 17:00etatik 21:00etara. 

Hitzordua hartua dutenek bakarrik izanen dute odola emateko aukera. Hala, norbaitek odola eman nahiko balu, 848 42 05 73 telefonora deituz edo www.adona.es webgunean eman beharko luke izena.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun