Sailkapena
Sailkapena ondorengoa izan zen. Gizonezkoetan: 1. Asier Antuña Zelaieta 2. Koldo Herrera Urroz eta 3. Eneko Herrera Urroz. Emakumezkoen sailkapena berriz ondorengoa izan zen: 1. Jone Bertiz Ariztegi eta ondotik hiru lagun, Ainhoa Armendariz Aizkorbe, Sara Garcia Sanzberro eta Nahia Portu Zelaieta, elkarrekin sartu ziren, eta bigarren eta hirugarren postuei zegokien sariak hartu zituzten.
Zozketa
Antolakuntzak 500 boleto egin zituen eta denbora ttikian denak saldu ziren. Zozketatutako sariak eta saridunak ondorengoak izan ziren: Elortxurin bi gosari Ugutz Alzuri Loiarteri tokatu zitzaizkion. Bustitzen bi afari Edurne Urroz Agestari. Elgorriagako bainuetxeko bonoa Nerea Petrirena Gorosterrazuri, txerrikumea Izaskun Espelosin Jaimerenari eta Ultzamako lotea Ugutz Alzuri Loiarteri. Izugarria izan zen bertan sortu zen giroa. Urtero bezala DJ J&J hor izan zituzten giroa alaitzen. Bukaera ezin politagoa eman zitzaion, sorpresa eder batekin. Su artifizial politak ikusteko aukera izan zen. Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiete antolakuntzari, herriko eskulan taldeko Rakeli eta Edurneri, Itxasori, ikusleei eta nola ez parte hartzaile guztiei, baita Fermin Ibarrari ere, urtero sarietarako figurak egin eta oparitzen dituelako. Beraiek gabe hau ez zen posible izanen.