[ARGAZKIAK] Etxez etxe urtaskak kantatuz hasi dute urtea Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Urteari akabaila polita eman ondotik, 2026a kantuan hasi zuten Sunbillako gaztetxoek. Auzo eta baserrietan urtaskak kantatu eta goxoki, mandarina, intxaurrak, patatak... biltzen hasi dute urtea gaztetxoek. Urte berri on denei, eskerrak eman etxez etxe kantuan ibili diren guztiei, baita etxeetan urtaskak botatzera atera diren denei ere. Tradizio politak aitzinera segitzea ederra da. Argazkiak: Iratxe Mendikoa, Ana Arretxea, Sara Sanzberro, Berexi Arrieta eta Maider Petrirena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun