Saioa San Miguel eta Gwendal Larque gailendu dira Doneztebeko XVIII. San Silvestre lasterketan

Ttipi-Ttapa 2026ko urtarrilaren 2a

Doneztebeko 18. San Silvestre lasterketako gizonezkoen eta emakumeen podiumak. Argazkiak: Erreka elkartea

Doneztebeko San Silvestre lasterketaren XVIII. edizioa zoragarria izan da. Giro aparta eta parte hartze handia izan dira nagusi urte zahar eguneko arratsalde osoan. Ehun haur baino gehiagok ireki dute proba, Doneztebeko karriketan barrena korrika eginez. Ondotik, helduen lasterketa burutu da, 170 korrikalariren parte-hartzearekin. Sailkapenei dagokienez, garaileak bi aurpegi ezagun izan dira. Emakumezkoetan Saioa San Miguel Zelaieta doneztebarra nagusitu da eta gizonezkoetan Gwendal Larque Sanjurjo beratarra izan da irabazlea.

Lasterketa akitzean, sari banaketa egin dute eta parte hartzaile guzien artean zozketak egin dituzte.

Sailkapenak

EMAKUMEZKOAK
  1. Saioa San Miguel Celayeta – 13:15
  2. Amaia Jorajuria Mendiburu – 13:29
  3. Enea Erkizia Amoros – 13:33
  4. Naroa Telletxea Mindegia – 14:05
  5. Amaia Etxarte Juanena – 14:11
GIZONEZKOAK
  1. Gwendal Larque Sanjurjo – 11:12
  2. Oier Mikelarena Ariztegi– 11:22
  3. Borja Arregi Muñoz – 11:24
  4. Mikel Lana Alberro – 11:26
  5. Jokin Arretxea Lastiri – 11:42

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun