Aitor Apeztegia sunbildarra hirugarren izan da oilagor ehizako autonomia arteko lehen txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 23a

Aitor Apeztegia sunbildarra hirugarren podiumean, Juan Mari Esainen eta Mikel Mutuberriaren ondotik.

Oilagor ehizako autonomia arteko lehen txapelketa jokatu zuten abenduaren 20an, larunbatean, Sabaizan (Nafarroa). Denera hogei ehiztari bildu ziren. Sunbillako Aitor Apeztegiak lau tiro bota eta hiru oilagor ehizatu zituen eta hirugarren postuan sailkatu zen. Aitzinetik izan zituen Nafarroako Juan Mari Esain eta Euskadiko Mikel Mutuberria. Biek hiruna oilagor bota zituzten, hiruna tirorekin. Taldeka ere, autonomia bakoitzeko hiru lehenbizikoen sailkapena kontuan hartuz, Nafarroa izan zen txapeldun, bederatzi tirorekin zortzi oilagor ehizatuta.

Parte-hartzaileak joan den larunbatean Sabaizan.

Nafarroako oilagor ehizako txapelketa bitan irabazia da Aitor Apeztegia sunbildarra.

Autonomia arteko hurrengo txapelketa 2026ko abenduan jokatuko dute Sos del Rey Católicon (Aragoi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun