Abenduaren 26an, ortziralean, Mikel Lizarralde Zazpi dokumentala eta proiektua aurkezten izanen da Zineman 19:00etan. 2018ko otsailean mendian korrika ari zela, bikoitza ikusi zuen eta handik aste batzuetara esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Lizarralderi.
Euskal Herrian barna egindako bidaia bat Zazpi, eta probintzia bakoitzeko tontorrik garaienak lotu ditu ibilbide batean. Zazpi proiektuan bere historia kontatu du: esklerosi anizkoitzaren diagnostikoa, egoerari buelta ematen hastea, bere ingurukoen papera, kirola…