Pasa den igandean jokatu zen lehen jardunaldia, eta bihar, ortziralea, eta larunbat goizean jokatuko dituzte bigarren eta hirugarren jardunaldiak.
Multzo bakoitzeko lehen bi onenak sailkatuko dira final laurdenetara. Larunbat arratsaldean 17:00etan, 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan jokatuko dituzte partidak.
Final laurdenetako irabazleek, berriz, final erdiak jokatuko dituzte abenduaren 28an, igandean 17:00etan eta 18:00etan.
Finala abenduaren 31n, asteazkena, jokatuko dute 16:00etan. Aitzinetik, 15:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko lehia eginen dute.