Errekako mendizaleak Saioara eta Mendaurrera iganen dira eguberrietan

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 22a

Iaz ere Mendaurrera igoz borobildu zuten urtea Errekako mendizaleek.

Urtea mendian akitzeko ohitura izaten du Doneztebeko Erreka kirol elkarteak, eta aurten ere asmo horretan dira. Horretarako bi irteera antolatu dituzte. Abenduaren 24an Saioara joanen dira, eta 31n, berriz, Mendaurrera. 

Asteazkenean, abenduaren 24an, 07:30ean paratu dute hitzordua. Autobus geltokian elkartuko dira, bertatik autoz Belatera joateko. Belaten autoa utzi, eta Saioako tontorra iganen dute. 

Abenduaren 31n, berriz, Mendaurrera joanen dira. 07:30ean elkartuko dira autobus geltokian eta oinez igoko dira Mendaurrera. 10:30ean aterako dute argazkia tontorrean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun